II. Urtikaria
H28 Aldizkari Saretirikoa 2015eko otsailean sortutako agerkari digitala da. Marrazkilari nahiz gidoigile ezberdinek modu boluntarioan lan eginez egunerokotasunari satiratik begiratuz hilero hilak 28 dituenean, argitaratzen dugu.
Zuen ekarpenak nora bideratuko ditugun
H28 osatzen dugunok, boluntarioki egiten dugu lan. Ahal dugunean ahal duguna egiten dugu. Baina hilabetero agerkaria sareratzeko plataformak, webaren domeinuak, posta elektronikoez harago elkar ezagutzeko antolatzen ditugun juntadizoek edo paperean ateratzen ditugun urtekariek badituzte kostu ekonomiko batzuk.
Ez dugu inongo instituzio edo eragileren dirulaguntzarik jasotzen, beraz norbanakoen ekarpen puntual hauetatik ateratzen dugu behar dugun guztia.
Sariak
Ekarpenak egiteko hiru aukera ezberdin izango dituzue nahiz eta guztietan sari bera izango duzuen bueltan. 10€ko ekarpenaren truke H28ko urtekaria Durangoko azokan jaso ahal izango duzue. 15€ko ekarpena eginez gero etxean bertan jasoko duzue posta bidez. 20€ko ekarpenarekin urtekariko bi ale gordeko dizkizuegu Durangoko azokan. Lagunen bati emateko opari polita izango duzue hala.
Aurreikuspenak
Crwoudfundingean egindako ekarpen bakoitzak H28ko urtekaria izango du opari, eta hauek Durangoko azokarako (Abenduaren 2tik 6ra) egongo dira prest!
0 comentarios
Si ya eres mecenas, Inicia sesión para comentar.